Korrika iritsi bitartean, ekimenak gertatu dituzte herrian

Mirian Biteri 2009ko mar. 26a, 12:08
Korrikaren harira, hainbat ekimen antolatu dira herrian datozen egunotan. Apirilaren 2an, eguena, hasiko dira horiek, Korrika txikiarekin. Zapatuan, berriz, txistorra saltzen duten bitartean, kantu-poteoa egongo da. Korrikako bideoklipak ere botako dituzte.

Datorren eguenean, etxeko txikienek 15:00etan eskolak albo batera utziko dituzte eta herriko kaleak hartuko dituzte, korrika egiteko asmoz. Jarraian, indarrak behar bezala berreskuratzeko, txokolatea hartu ahal izango dute parte hartzaileek herriko plazan. Antolatzaileek gorarazi dute, horren harira, bakoitzak bere edalontzia eraman beharko duela txokolatea probatu gura badu.


Musikak ere bere tokia izango du egun horretan; bertso saioa izango da eta 17:00etan. Ikastetxeetako umeek kantuan egingo dute herriko plazan. 

Jolasak eta txistorra

Barikuan lasai egon ostean, zapatu arratsaldean ekimenak itzuliko dira; 18:00etan, haurrendako herri jolasak egingo dituzte plazan eta ordubete beranduago, esan bezala, txistorra pintxoak jarriko dira salgai toki berean. Azken ekimen horrekin ateratako diru kopurua Korrikarako izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Txistorra banatzen duten bitartean, kantu-poteoa egongo da ingurunean. 20:00etan, berriz, aurreko Korrikaren edizioetako bideoklipak botako dituzte plazan.

Hortik aurrera, etxera goiz joatea edo alderantziz, parranda luzea egitea komeni da; Korrika, esan bezala, 06:22ean iritsiko dela  aurreikusita dagoelako. Hori bukatutakoan lasterkari denondako txokolate beroa eta gailetak egongo dira plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak