Kirol ikastaroetako batzuk hasita, eta besteak osatzear

Iker Barandiaran 2007ko ots. 9a, 18:15
Dagoeneko hasi dira kiroldegian hainbat ikastaro ematen. Aretxabaletako Goienasport enpresak hartu du ardura hori eta eskaintza zabala osatu du. Hainbat lagunek eman dute izena eta arratsaldetako hainbat ikastaroetako taldeak osatuta daude. Goizetan, berriz, ez dute talderik osatu oraindik.

Goizetarako aukera zabala dago hitzartuta: mantentze gimnasia, tonifikazioa, stretch-pilates, spining eta batuka, hain zuzen ere.
Arratsaldetarako, berriz, eskaera handiagoa da. Indarrean daude hirugarren adineko gimnasia, mantentze gimnasia eta batuka.   

Talde gehiago osatzen

Horrez gain, arratsaldetarako talde gehiago osatzen dabiltza. Hain zuzen ere, Atzegikoak laster hasteko dira, baita multifitnesskoak ere.

Stretch-pilatesari dagokionez, sei bat lagunek eman dute izena. Goienasport enpresakoak eta udaletxekoak baikor dira jende gehiagok izena emango duelako.

Izena emateko aukerak

Interesatuek kiroldegira jo dezakete izena ematera goizez zein arratsaldez. Oraindik badute horren aukera. Bestalde, datorren astean kirol zerbitzuaren gaineko hiruorrikoa banatuko dute udalerriko etxe guztietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak