Kataia Eten Barik ekimena egingo dute aurten ere, apirilaren 21etik 27ra bitartean

Usoa Agirre 2007ko api. 17a, 18:26
Aurreko edizioan bezala, generazio ezberdinak elkarri hurbiltzea, kulturartekotasuna lantzea eta ahozko zein idatzizko adierazpena indartzea dira Kataia Eten Barik egitasmoaren ardatz nagusiak. Horretarako, udaleko kultura zein euskara batzordeak elkarlanean ibili dira. Apirilaren 21an emango zaio hasera programari, herriko plazan egingo den "bat ekarri, bi eraman" liburu azokarekin.

Kataia

Apirilaren 21ean bertan, Munduko Hizkuntzak Batuz, Kataiak Sortuz egingo dute, hau ere herriko plazan. Lehenengo, herriko zein ibarreko hainbat dantza talderen emanaldiak egongo dira, gero Arantxa eta Pantxok dantzaldia eskainiko dutelarik. Hau guztia, mundu osoko kultur ekintzekin ondo nahastuta.

Irakurketa eleanitzak

Kulturartekotasuna eta ahozkotasuna lantzeko, ipuin irakurketa eleanitzak egingo dituzte. Herrian bizi den portugaldar batek, euskaraz eta portugesez ipuin bat kontatuko du apirilaren 23an, eta Eskoriatzako marokoar Berebere batek, aldiz, ipuin arabiarrak izango ditu ahotan apirilaren 26an.

Bertako euskararen berri

Eskoriatzako hizkeraren berri emateko, eta herriko generazio ezberdinak uztartzeko ere antolatu dute ekintzarik: maiatzaren 8an, Asko ikusitakoak, asko ikasitakoak izeneko ekitaldia egingo baitute.

Ibarraundin

Ibarraundi museoan ere egingo da zer ikusirik: apirilaren 24an, Eskoriatzarrak Berbetan proiektua emango da jakitera, oinarri moduan, herriko hainbat pertsonekin egindako elkarrizketak dituena. Hurrengo egunean, Amuska elkarteak antolatuta, inmigrazioari buruzko bideoforuma egingo dute.

Lehiaketa

Aurten gainera, berrikuntza moduan, lehiaketa bat ere antolatu dute: apirilaren 20tik hasita lau asteburutan, eskoriatzako hizkerari buruzko lau galdera egingo dituzte hainbat hedabidetan, tartean Goienkaria-n. Lau galderak zuzen erantzuten dutenen artean, mp4 bat eta liburu sorta bat banatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak