Karmele Jaioren hitzaldia zuzenean Interneten

Usoa Agirre 2010eko apirilaren 22a

Eskoriatzako Udalak Interneteko Livestream webgunean sortu 'Eskoriatza telebista'. Bertan ikusi eta entzun ahal izango da gaur arratsaldean Karmele Jaio idazlearen hitzaldia. Horrez gain, parte hartzeko aukera ere izango dute ikusleek galderak eginez, bertako txata erabilita edo sare-sozialen bidez.

Helbide honetan ikusi ahal izango da: www.livestream.com/eskoriatzatb

Lehiaketaren zozketa

Karmele Jaio idazleak Musika airean izenburua duen bere azken liburuari buruzko hitzaldia emango du joan den astean hasi zen Kataia eten barik egitasmoaren barruan, eta hitzaldiaren bukaeran 'Musika airean, e-booka poltsikoan' lehiaketaren zozketa ere zuzenean jarraitu ahal izango da.

Hitzaldia gaur, osteguna, 18:30ean, Kultura Etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak