Baldintzak
Egubakoitzetan, 18:30etik 19:30era, eta zapatuetan, 12:30etik 13:00etara, dago jostailuak hartzeko modua, astebeterako. Ludotekako bazkide izatea da horretarako baldintza bakarra. Batik bat, 3-7 urte bitartekoendako jostailuak dituzte.
Jostailua hartzearekin bat, umeek berau ondo zaintzeko konpromisoa hartu behar dute, eta gurasoek ere orri bat sinatu behar dute. Begiraleak esaten duenez, "orain arte, behintzat, ondo zaindu dituzte jostailuok".
Pastel lehiaketa
Bestetik, umeendako ekintza bereziak antolatzen dituzte ludotekan. Hala, joan den zapatuan, pastelak egin zituzten Karmele Pagaldai eta Leire Orueta begiraleekin. Madalenak, txokolatea, gominolak… erabili zituzten horretarako. Arduradunen esanetan, lehiaketa baino gehiago, umeei irudimena erabiltzen laguntzeko eta elkarrekin ondo pasatzeko ekintza izan da, eta, bukaeran, guztiei banatu dizkiete gozokiak.
Arduradunek diotenez, "zapatuetan, batez ere 3-7 urte artekoak etortzen dira, nagusitxoagoek kirola-eta izaten dutelako". Beraz, adin horietakoak ibili dira oraingoan gozogile.