Jose Mari Larrañaga: "Semea ez, baina haren bihotza herrira itzuli da"

Goiena 2007ko abenduaren 11

Bisita oso berezia izan du Eskoriatzako Larrañaga familiak. Kaliforniatik Mary DiMaggio etorri zaie bisitan. Duela lau urte Gaizka semearen bihotza hartu zuen emakumea, hain zuzen ere. Familia ezagutu eta esker ona adieraztera etorri da. Albiste honetan duzue zuhaitza landatu duten uneko bideoa.

Larrañagatarren Marulanda auzoko baserrian zuhaitz berri bat dago. Mary DiMaggio kaliforniarraren laguntzarekin landatu dute gaur arratsaldean. Maryk darama duela lau urte Estatu Batuetan istripuz hildako Gaizka semearen bihotza. Zuhaitza landatu dute etxeko belardian Gaizka jaio zenean landatu zuten bezalaxe.

Bizikletan zihoala auto batek kolpea emanda hil zen 2003ko abuztuaren 13an Gaizka. Estatu Batuetan gertatu zen istripua, Renon eta aita joan zen gorpuaren bila. Semearen organoak ematea erabaki zuen orduan Jose Mari Larrañagak eta Mari DiMaggio kaliforniarrak hartu zuen bihotza. Lau urte igaro dira ordutik. Bitarte horretan ezin izan du bidaiatu, baina orain bai eta Euskal Herrira etorri da. Gaizkaren familia ezagutzera etorri da eta esker ona adieraztera.

Gaizkaren aitak adierazi moduan: "Semea ez, baina haren bihotza herrira itzuli da, eta hori jakitean sentitzen dena ezin da hitzen bitartez azaldu, ez da hitzik".

Mary DiMaggio eta larrañagatarrak

Argazkian, Mary DiMaggio Gaizkaren aita, ama eta arrebekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak