Jipoia eman eta autoa lapurtu diote taxi-gidari bati

Irati Agirreazaldegi 2007ko azaroaren 5a

Gasteiztik Eskoriatzara joateko taxia hartu eta Eskoriatzara iritsitakoan eman diote jipoia taxi gidariari. Gero honen autoan egin dute ihes.

Bi lagunek Gasteizko taxilaria jipoitu ostean, Eskoriatzako toki bakarti batean utzi dute zaurituta eta autoa lapurtuta bertan egin dute ihes.

Taxi gidaria Eskoriatzako bizilagun batek aurkitu du eta gertatutakoaren berri Ertzaintzari eman ondoren zauritua Arrasateko Ospitalera eraman dute zauri larriak zituela, eta handik Gurutzetako Ospitalera, bertan ospitaleratzeko. Ordu bat geroago, taxia aurkitu dute Gasteizen, Ali-Gobeo eta Zabalgana industrialdeen artean hain zuzen ere. Ertzaintzak ikerketa ipini du abian gertakaria argitzeko.

Protestak

Gertakaria salatzeko taxi gidariek geldialdiak egin dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak