Jimmy Arrabit Trio hirukotea eta Petti bakarlaria izango dira gaur Inkernun

Mirian Biteri 2009ko aza. 13a, 17:43
Aitzorrotz kultura elkartearen eskutik, kontzertuak izango dira gaur, egubakoitza, gauean Inkernu tabernan. Jimmy Arrabit hirukotea eta Petti bakarlari nafarra igoko dira agertoki gainera, 22:30ean.

Azken hamarkadetako pop-rock euskaldunean ahaztu eziniko musikaria da Jimmy Arrabit.  Besteak beste, Itoiz, Anje Duhalde, Juan Carlos Perez, King Mafrundi, Labrit, Imuntzo eta Beloki eta Sustraia taldeetan ibilia da. Orain, Jimmy Arrabit Trio taldearen lana aurkeztu berri du, Fred Feugas (pianoa) eta Xabi Hayetekin (kontrabaxua) batera. Arrabitek bateria jotzen du. Jimmy Arrabit Trio taldeak musika pertsonala proposatuko die gaur gauean Inkernura joaten direnei: afro-beat erritmoen artean,Euskal Herriko betidaniko melodiei jazz eta elektro-dub eraginak lotuko dizkie.

Petti

Petti abeslari eta gitarra-jole nafarra ere Eskoriatzan izango da. Estiloari dagokionez, rock, folk-rock, post-rock eta minimalismoan sailkatu ohi dute Berako musikaria. Kaleratu dituen bost diskoen kantuak eskainiko ditu; bereziki, joan den urtean argitaratutako Awañak izeneko lanean daudenak.

Inkernuren 6. urteurrena

Bestalde, abenduaren 6an, Inkernu tabernak sei urte beteko ditu, eta, hori dela-eta, Aitzorrotz kultura elkartekoak jaialdia prestatzen hasi dira. Egun horretan Esmolem l’Eina talde kataluniarrak kontzertua eskainiko du han, 22:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak