Bederatzi atal
Diseinu garaikide eta erakargarria duten bederatzi ataletan banatuta dago erakusketa. Guztira, 36 panel ditu. Horietan, islamiar zibilizazioaren arlo guztien informazioa ematen da, baita argazki eta marrazki asko eskaini ere. Arlo batzuk aipatzearren, islamaren hastapenak zeintzuk izan ziren azaltzen da eta arabiar eta musulmanen arteko bereizketa eta loturak ere erakusten dira. Islamaren gaineko sinismenak ere jasotzen dira. Besteak beste, Koranaren, Ramadanaren eta zokoen gaineko informazioa aurki daiteke bertan.
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta badago ere, denondako irekia da. Astelehenetik barikura,9:00etatik 14:00etara egongo da zabalik; zapatuetan, 17:00etatik 20:00etara; eta domeketan 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.