Espainiako Gerra Zibila irakaskuntzan nola landu duten ikusteko aukera dago Ibarraundi Museoan. Espainiako gerra amaitu ostean garai hartako umeei zer irakasten zitzaien eta egungo testuliburuetan nola datozen ikusteko aukera ematen du. Gernikako bakearen museoan prestatutako erakusketa da eta orain Ibarraundin dago ikusteko aukera. Irailaren 16ra arte egongo da zabalik.
Espainiako gerra eta gernikako bonbardaketa nola ikasi diren eta nola ikasten diren adieraztea da helburua. Erakusketa 31 panelek osatzen dute baina horietatik 17 ekarri dituzte Ibarraundira. Ikusleak bere erritmora irakur ditzake panelak, izan ere, panel horietan testua azaltzen da. Gerra zibilaren ostean gerrako garaileek historia nola kontatzen zuten ikusten da bertan. Duela 70 urte gertatutakoa kontatzen hasten da, gero gaiek egunerokotasuna hartzen dute. Izan ere, kontu horiek sasoi hartan nola irakasten ziren eta egungo testuliburuetan nola azaltzen diren ikusteko aukera ematen du Ibarraundiko museoak. Erakusketa iraiaren 16ra arte egongo da zabalik.