Ohikoa den bezala, norberaren aurrezki kutxaren edo banketxeen bidez ordaindu beharko dira ordainagiriak. Udalak jakinarazi duenez, aipatutako epean zorrak ordaintzen ez badira, prozedura exekutibotik eskatuko dira eta horiei premiamenduzko errekargua, berandutza interesak eta sor daitezkeen kostuak gehituko zaizkie.