Horra hor eskainiko diren hainbat ikastaro: sare sozialak, Skype, Google tresnak, Blogger, Youtube, Wikipedia, Google Maps eta Earth, zuhaitz genealogikoa egitea, Megaupload, Softonic, Gmail eta Flickr zerbitzuak. Bi ordukoak dira ikastaro horiek.
Esandakoetaz gain, beste lau kurtso ere egin daitezke. Batetik, Interneteko oinarrizko ikastaroa (10 ordu) eta edozein administraziorekin administrazioko kudeaketak egiten ikasteko eskolak (10 ordu) daude. Bestetik, Interneten munduan sakonago sartzeko 20 orduko bi ikastaro eskainiko dira: Internet KZgunea kurtsoa eta Emaweb-KZgunea. Azken hori emakumeei zuzenduta dago. Azkenik, Nagusiweb izenekoa dago. Pertsona nagusiei zuzendutako Interneteko oinarrizko hamar orduko kurtsoa da azken hori.