Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko zapatuko jai erraldoiaren ostean, gaur, egubakoitza, Inkernuko lantalde berriak tabernako ateak zabalduko ditu bertsolari eta txistulariek lagunduta.
Gaur, egubakoitza, zabalduko dituzte Inkernu tabernako ateak berriro; eta barra atzean lantalde berria ezagutuko dugu: Itziar Garaiurrebaso, Aratz Kortazar, Urtzi Kortazar eta Juan Carlos kortazar.
19:00etan zabalduko dute eta, besteak beste, bertsolariak eta txistulariak izango dira. Arduradun berriek jakinarazi digute Aitzorrotz Kultura Elkartearekin lankidetzan kultura ekitaldiak antolatzen jarraituko dutela; eta hemendik aurrera jaten ere emango dutela.