Industrialdeko pabiloi eta bulegoak saltzeko publizitatea egin gura dute

Iker Barandiaran 2008ko mar. 27a, 17:13
Eskoriatzako Industrialdea SAk oso pabiloi eta bulego gutxi saldu ditu aspaldian; eta hala jarraituz gero, zorrak izango dituzte. Horregatik, hainbat ekimen egitea proposatu dute.

Joan den astelehenean Eskoriatzako Industrialdea SAko administrazio kontseiluak batzarra egin zuen industrialdearen egoerari konponbidea emateko. Administrazio kontseilua ANV, EAJ, EA eta EBko udal ordezkariek, eta SAren gerente Clemente Belokik osatzen dute.


Administrazio kontseilua oso arduratuta dago 2005ean eta 2006an salmenta gutxi egin zirelako, eta 2007an ezer gutxi. Industrialdeak 1.000 metro koadro bulego, beste eraikin handi bat egiteko lurzorua, 250 metro koadroko bi pabiloi eta lur azpiko 30 bat garaje ditu salgai. Horren aurrean, baina, Eskoriatzako Industrialdeak 3.500.000 euro inguruko zorra dauka, eta daukan ondasunetatik laster gehiago saltzen ez baditu, zor handietan sartuko da Industrialdea, eta ondorioz, SAren jabe den Udala ere bai. Hortaz, horren aurrean hainbat proposamen egin zituzten.

Osoko bilkuran erabaki
Administrazio kontseiluak gastuak murrizteko honako proposamenak egin zituen: gerente lanpostua kendu, egin beharreko lanak eginda ikusten dituztelako; pabiloi eta bulegoen eskaintzaren gaineko publizitate kanpaina egitea; eta udalerriko industrialdea eskualdeko industrialdearekin elkarlanean kudeatzea. Proposamen horiek eguazteneko udaleko osoko bilkurara eramango dituzte, bertan erabakiak har ditzaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak