Mahai-inguru horretan Ekuadorreko Cesar Palataxik eta Maritza Salazarrek, Boliviako Ervé Riverak hartuko dute parte. Garabide elkarteko Jose Anjel Aldaik, berriz, moderatzaile lanak egingo ditu.
Ekuadorren kitxueraz emitituko luketen bi telebista kate berri sortzen laguntzeko egitasmoa antolatu du Garabidek. Horretan Ekuadorreko eta Bolibiako erakunde indigenen ordezkari kualifikatuak hartzen ari dira. Eguazteneko mahai-ingurua programa horren barruan dago sartuta.