Hasieran 20 aipatu zituzten arren, azkenean 31 izango dira Udalak bultzatuko dituen etxebizitzak. Bakoitzaren salneurria, garajea eta trastelekua barne (BEZ barik), 195.000 eta 224.000 euro bitartekoa izango da. Bederatzi etxebizitzek bina logela izango dituzte, eta horietako bi minusbaliotasuna dutenendako egokituta egongo dira. Gainontzeko 22k hiru logela izango dituzte. 70 eta 79 metro koadro bitartekoak izango dira.
Izenematea zabalik dago abenduaren 28ra arte Santa Ana kaleko 19. zenbakian, lanegunetan goizez eta arratsaldez.