Inauguratu dute Zubiate labea, Gipuzkoan geratzen den zeramika labe bakarra

Goiena 2010ko eka. 28a, 17:35
Zubiateko labea gaurtik aurrera ikusgai egongo da ontzigileen ofizioa hobeto ezagutu nahi duenarentzat. Labea da erakusketaren ardatza, baina bisitariek hainbat azalpen eta zeramika pieza ere aurkituko dituzte Zubiaten.

1910. urtean utzi zuen buztinola bere azken jabeak, Felix Zubiatek. Horrela amaitu zen Eskoriatzan antzinako ofizio horren bidea. Ofizioak ez, baina labeak zutik iraun du orain arte. Babesteko ahalegin handia egin zuten bere garaian, botatzera zihoazenean, eta gaur erakusketa inauguratu dute. Pedro Lasagabaster alkateak bereziki eskertu nahi izan du egitasmo hau aurrera atera zedin Isabel Guridi museoko kide izandakoak egindako lana.

Enrike Ibabe zeramika adituak aurkitu zuen labe zaharra 1974an, beste instalazio batzuen artean ezkutatuta. Labearekin batera ziren tornu gelak, lehorketa guneak eta zeramika biltegiak.

Labea da gaur egun gordetzen den elementu bakarra, eta Aranzadi zientzia elkarteak zaharberritu ostean jarri dute ikusgai, hainbat zeramika pieza eta azalpenekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak