Gipuzkoako Foru Aldundiari ahalegin bat egiteko eskatu dio Iñaki Pierrugues sozialistak. Bere esanetan krisi garaiotan laguntzea tokatzen da.
Zapatero plana udalendako arnasbide garrantzitsua izan dela adierazi du Pierruguesek, eta diputazioari plan horri jarraipena emango dion fondo osagarri bat martxan ipintzeko eskatu dio. Sozialistak, beraz, faltan botatzen du neurri eraginkorragoak bultzatzen dituen lidergoko diputazio bat, eta gogoratu du udalek euren gain hartzen dituztela berez beraienak ez diren ekumenen %30a.
Eta honen harira esan du bukatuta daudela Zapateroren dirulaguntzekin Eskoriatzan egitekoak diren lanen %90a.
Gogoratu du Madrildik 700.000 euro etorri direla Eskoriatzara, eta hamar proiektu gauzatuko direla herrian ekimen horri esker. Gainera, 108 lanpostu sortu dituela adierazi du Pierruguesek.