Ikutixok/n taldeak irabazi du San Pedro jaietako esaldi lehiaketa

Usoa Agirre 2008ko eka. 10a, 20:12
"Jaixek die gure pekatu. Aurtenguagatik, San Pedro, barkatu!" Horixe izango da aurtengo San Pedro jaietako kartelean ikusiko dugun esaldia. Ikutixok/n taldeak aurkeztu du, Camila Mejias, Iñigo Aldai, Igor Elkorobarrutia eta Dorleta Largok osatutako taldeak. Esaldi horrekin batera, beste hiru ikusiko ditugu jaietako pegatinetan:

Amanien letxe,
sanpedrotan kalie etxe.

Ez zaittez gorrittu,
bilddur barik beittu!!!

Dantza eta jai
euskaraz blai !!

Lehenengo biak Ikutixok/n taldeak aurkeztu ditu; hirugarrena, berriz, Pagaratxu taldeak, Ainara Udaondo, Asier sologaistoa, Ekaitz Aramendi eta Dorleta Sologaistoak osatutakoak.

Afaria

Jaixek die gure pekatu.
Aurtenguagatik, San Pedro, barkatu!

Esaldi horren truke, San Pedro jaietan Eskoriatzako jatetxe batean afaria irabazi dute Ikutixok/n taldekoek. Esaldi horrekin, gainera, San Pedro jaietan pankarta bat egingo da eta pegatinak aterako dira.

Parte-hartzea

Aurtengoa esaldi lehiaketa egiten den IX. urtea izan da, eta dagoeneko erabat errotuta dagoen lehiaketa honek parte-hartze handia izaten du urtero. Aurten 10 taldek hartu dute parte eta guztira 88 esaldi aurkeztu dituzte. Beraz, urtero moduan, aurten ere epaimahaiak ez du lan erraza izan esaldi guztiak irakurri eta irabazlea aukeratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak