Ikus-entzunezko komunikazioa graduko ikasketak onartu dizkio Anecak Huheziri

Usoa Agirre 2009ko maiatzaren 20a

Aneca goi hezkuntzako ebaluazio agentziak onartu egin dio Huheziri Ikus-entzunezko Komunikazioa gradu proposamena. Anecak maiatzean jakinarazi dio Huheziri erabakia, eta, horren arabera, Ikus-entzunezko komunikazioa titulu ofizial izango da, erabat egokituta Europaren ikasketa plan berrira. Consejo de Universidades-en azken berrespena baino ez da falta orain.

Hortaz, datorren ikasturtean Huhezik hiru gradu izango ditu, erabat ofizialak: Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa.

Aneca

Aneca goi hezkuntzako ebaluazio agentzia da, Espainiako Hezkuntza Ministerioak sortua, eta Madrilen dago. Une honetan bera arduratzen da ebaluatzeaz estatu espainiarreko unibertsitateek aurkeztutako titulu ofizial berriak. Kasu honetan, akademikoek, profesionalek eta ikasleek osatu dute Ebaluazio batzordea, denak hautatuak Verifica izeneko programak ezarritako irizpideen arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak