Ikerketa batzorde bereziak osoko bilkuran ustezko irregulartasunak argituko ditu

Iker Barandiaran 2008ko api. 10a, 11:24
Egubakoitzean, apirilaren 11n, ezohiko osoko bilkura egingo dute 12:00etan Ikerketa batzorde bereziaren txostena aurkezteko.

Udalak eratutako Ikerketa batzorde bereziak azken hilabeteotan egindako ikerketen gaineko txostena ezagutzera emango du ezohiko osoko bilkuran. Bilkura hori egubakoitzean, hilaren 11n, egingo dute, 12:00etan.

 

Batzorde hori eratu zuten aurreko legealdian San Juan kaleko eta Dorleta auzoko lanetan legez kanpoko jarduerak egin ote zituzten edo ez egiaztatzeko. PSE-EE taldeko Iñaki Pierruges da batzorde horren presidentea, eta Udalean dauden alderdi guztietako ordezkariak daude bertan.

 

Bilkura horretan emango dute jakitera legez kanpoko jarduerarik izan den edo ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak