Ikastaro ugari Amuskaren eskutik

Iker Barandiaran 2007ko irailaren 24a

Amuska emakumeen elkarteak hainbat ikastaro antolatu ditu ikasturte honetarako. Izenematea gaur, astelehena, eta bihar, martitzena, egin beharko da kultura etxean, arratsaldez.

Urrian hasi eta ekainera arte iraungo dute eskolek. Alde batetik, larrua, ehoziria eta bainika, olio margoztatzea eta eskulanak izango dira erakutsiko dituzten gaietako batzuk.


Bestetik, antzerkiarekin eta sormenarekin lotutako eskolak ere prestatu dituzte ikasturte honetarako.

Ikastaro horietan esku hartzeko izenematea gaur, astelehena, zabaldu dute; eta bihar izango da horretarako azkeneko eguna. Interesatuek kultura etxera jo beharko dute 18:00etatik 19:00etara bitartean.

Antzerki eskolek 20 euroko matrikula dute (bazkideendako, 15 euro); eta beste ikastaroek 60 euroko matrikula (bazkideendako, 50 euro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak