Ibarraundi Museoak logotipo lehiaketa antolatu du

Maider Arregi 2007ko mai. 30a, 14:14
Fundación Leintz Ibarraundi Fundazioa kultura eta ezagutzaren gune eragile berria izango denak, deialdia ireki du. Lehiaketaren oinarriak ondorengoak dira:

Izena: Fundación Leintz Ibarraundi Fundazioa

Erabilpen desberdinetarako logotipoa izan behar du: bisita txartelentzat, orri korporatiboetan erabiltzeko logotipo eta fondoa, aurkezpenak egiteko, euskarri elektroniko desberdinetan erabiltzeko ...

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Proposamenak CD formatuan.
  • Egilearen izen abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat.

Saria: 600 euro

Aurkezteko epea eta tokia: 2007ko ekainaren 20arte Eskoriatzako Ibarraundi museoan: Intxaurtxueta z/g. Telf. 943715453

Erabakia

Publiko egingo da Ibarraundi jauregian 2007ko ekainaren 22an, eguerdiko 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak