Ibarraundi inguruneko obren baldintzen plegua gertu dago

Mirian Biteri 2008ko uztailaren 7a

Ibarraundi ingurunea berriz urbanizatzeko proiektuko lehen fasean egin beharreko obrak esleitzeko baldintzen plegua irten zen eguazteneko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eskaintzak aurkezteko azken eguna hilaren 28a izango da, 13:30ean. Udaleko erregistro nagusian egin beharko da hori, jendaurreko orduetan.

Lanen exekuzio epea lau hilabetekoa izango da eta lizitazioaren aurrekontua, berriz, 305.609,13 eurokoa.

Dokumentazioa

Baldintza-agiriak eta dokumentazio osagarria www.eskoriatza.net webgunean eskuratu ahal izango da. Horrez gain, lehiaketa horren proiektua Aretxabaletako ATAI enpresan aurkituko du interesa duenak. Kontratu honen esleipena jardunbide ireki bidez egingo da. Hala, eskaintzak aurkezteko epea bukatutakoan alkatearen erabakiaren bidez finkatuko da eguna eta ordua. Aipatutako erabakia udaletxeko iragarki taulan jarriko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak