Berritutako kapera areto nagusi moduan erabiliko dute Huhezin

Mirian Biteri 2008ko aza. 2a, 19:54

Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak areto berria du. Eraikineko kapera berritu dute eta hemendik aurrera, unibertsitateko areto nagusi moduan erabiliko dute. Egubakoitzean inauguratu zuten.

Lau hilabete behar izan dituzte Errosarioko Andra Mariaren kapera txukun uzteko; uztailean ekin zioten lanei eta aurreko astean langileek oraindik azken ukituak ematen jarraitzen zuten. Besteak beste, erretaula berriztatu eta korua mantendu dute.

Fakultateko Mantenu arduradun Santiago Isasmendik azaldu duenez, kapera XVII. mendekoa. Erretaulan azaltzen diren irudiak, berriz, XV eta XVI mende artekoak direla aipatu du. Kaperak ospitalearen izen bera du: Errosarioko Andra Maria.

1621. urtekoa

Isasmendik, horren harira, azaldu du ospitaleko eraikinarekin batera inaguratu zen, 1621. urtean. Ospitalea Juan Mondragon Askarretazabal eskoriatzarrak Perun egindako diruarekin egin zen. Hiltzear zegoela, bere seme Pedrori agindu zion Eskoriatzan ospitalea eraikitzea eta horretan Errosarioko Andra Mariren omenezko kapera egitea. Pedro bere bi seme txiki bidali zituen zeregin horretarako herrira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak