Unibertsitateko klaustroan elkartu dira guztiak, eta modu horretan adierazi dute bat egiten dutela Euskal Curriculumaren aldeko kanpainaren aldarrikapen, salaketa eta konpromisoekin. Iragarri dute ikasle bezala, eta etorkizunean irakasle moduan, Hezkuntza Sistema Nazionalaren eraikuntzan parte hartuko dutela eta Euskal Curriculuma ikasgeletan errealitate bilakatu dadin euren esku dagoen guztia egingo dutela. Amaitzeko beste Irakasle Eskoletako ikasleei deia luzatu diete pausu berdinak jarraitu ditzaten; Euskal Herri osoko hezkuntza zentroetan Euskal Curriculuma aplikatu dadin guztien elkarlana ezinbestekoa izango dela adierazi dute.