"Literatura, itzulpengintza eta ikuskizunak" da aurtengo literatura astearen izenburua. Ekimenaren arduradunek uste dute literaturaz gozatzeko aukerak ez direla hizkuntza bakarrera mugatzen eta kanpoko literaturetan egindako lanak ezagutzeko bidea dela itzulpengintza. Bestetik, uste dute literaturaz gain, arteak badituela hitzezko beste adierazpen batzuk eta horren adibide dira bertsolaritza eta antzerkia esaterako. Azkenik, ikuskizunetan geure kultura eta besteen kultura lanak erakusten dira. Hiru elementu hauen arteko oreka lortu nahi izan dute.
Helburuak
Hemen lortu nahi diren helburuak ekimen honekin:
• Artisten eta gizartearen arteko loturak sendotzea. Herriaren eta Literaturaren arteko kontaktu zuzena sustatzea, eta orohar Artearen ezagutzea.
• Gure idazle eta artistekiko ezagutza handitzea.
• Literaturaren bidez jendea Fakultatera hurbiltzea.
• Literaturaren plazera konpartitzea.
• Gehiago irakurtzen duen gizarte bat bultzatzea.
• Arteaz gozatzeko aukera herriari eskaintzea.
• Euskararekiko atxikimendua handitzea, eta euskara eta gozamena uztartzea.
Egitaraua
• Maiatzak 8, asteartea, 15:00etan Xabier Payaren bertso saioa: Bertsoak itzul daitezke? Saio esperimentala. Andoni Egaña eta Onintza Enbeitarekin, bertso-itzulpen jolasetan.• Maiatzak 9, asteazkena, 11:30ean. Patxi Zubizarreta idazle eta itzultzailearen hitzaldia: Itzulpenaren erotika: ispilua eta larrua. Hitzaldi antzeztua, ikasleen laguntzarekin.
• Maiatzak 10, osteguna, 19:30ean. Txalo konpainiaren emankizuna: Artea. Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza • Maiatzak 11, ostirala, 11:30ean. Ikasleen Eguna. Beñat Zamalloaren bakarrizketa : Ai, Humbert, Humbert. Asier Arriagaren poesia emanaldia.
Ekitaldi guztiak HUHEZIn izango dira eta bailarako herritar guztientzat daude zabalik. Eskoriatzako kultura zinegotziak herritar guztiak gonbidatu ditu literaturaz gozatzera aste honetan.