Huhezik informazio gune berria ireki du matrikula egiteko

Maider Arregi 2007ko ekainaren 29a

Astelehenean, ekainaren 25ean, zabaldu zuten bulegoa eraikin nagusiko klaustroan, telefono gunearen parean eta irailaren 15era arte egongo da zabalik, abuztua ezik. Hala, bertan etorri berriek matrikula egiteko aukera izango dute.

Mireia Larrea arduraduko da zerbitzu berri honetaz.
Ikasle berriei zuzendatu dago, matrikula lehenengo aldiz egitera datozenei. Matrikulazio garaiko zalantzak argitzeko jaio da, beraz, Informazio Puntua.

Kontua da matrikula egiteko sistema aldatu duela aurten Huhezik. Automatrikula egin beharko dute aurten ikasleek eta lan horretan laguntzeko zabaldu dute informazio puntua.

Datorren astetik aurrera bulego honetan egin beharko dute automatrikula ikasle berriek. Hiru ordenagailu eta inprimagailu bat aurkituko dituzte horretarako.

Zerbitzu honen ordutegia

  • Goizez 8:30etik 13:00etara
  • Arratsaldez 14:00etik 18:00etara.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak