HUHEZIk Euskara Batzordea eta Euskara Plana aurkeztu ditu

Usoa Agirre 2007ko api. 25a, 13:43
HUHEZIk, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, erabaki du badela (hori galdetzen zuen Xamar idazleak atzo arratsaldeko hitzaldian, Bagara ala ez?), erabaki du euskalduna dela eta euskaldun izaten segitu nahi duela. Hori dela-eta, apirilaren 24an aurkeztu du Euskara Batzordea, eta aurreratu du Euskara Planaren zenbait xehetasun.

HUHEZI da MUren barruan fakultaterik euskaldunena. Emun kooperatibak egindako diagnostikoan agertzen denez, gure fakultatean euskararen ezagutza %100ekoa da, erabilera %82koa eta leialtasuna %83.

Euskara Batzordea

Hala ere, bada zer hobeturik, eta hutsuneok konpontze aldera fakultateak sortu du Euskara Batzordea, lau pertsonak osatua:

  • Nekane Arratibel dekanoa, Zuzendaritzaren izenean.
  • Karmele Perez, euskara arduraduna.
  • Beñat Azurmendi, langileen ordezkaria.
  • Beñat Zamalloa, ikasleen ordezkaria.

Helburuak

Euskara Batzordeak aintzat hartu du Emun kooperatibak egindako diagnosia, eta horren arabera erabaki du zer helburu izango dituen:

  1. Inplikatu langileak eta ikasleak euskararen normalizazioan.
  2. Hobetu langileon hizkuntza kalitatea.
  3. Bermatu hizkuntzaren kalitatea fakultatean.
  4. Areagotu euskararen erabilera, batez ere ikasleen artean eta baliabide informatikoetan.
  5. Adostu eta garatu MUko euskara planen markoa.
  6. Eragin kanpo harremanetan, batez ere enpresekin.
  7. Lortu finantzabideak horretarako.

Helburu horiek lortzeko, Euskara Batzordeak hainbat ekintza proposatu ditu eta departamenduei jakinarazi dizkie, azter ditzaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak