Hondakinak, amesgaiztorik ez!
Erakusketa hondakinen aspektu ezberdinak arlo orokorrenetik konkretuenetaraino, lehengo garaietatik gaur egunera arte... lantzen diren 5 eduki-multzotan banatzen da; produkzioaren kantitatea eta kalitatea, tratamendu eta kudeaketa nahiz hondakinen sorreraren eta kudeaketaren eboluzio kronologikoa kontuan hartuz beti ere.
Bukatzeko, etorkizuneko ikuspegi bat egiten da non herritarrak parte hartzera nahiz ideiak ematera gonbidatuak izango diren.
Ibarraundi Museoko erakusketaren ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 17:00 - 19:00.
Larunbatetan: 17:00 - 20:00
Igandeetan: 12:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00