Hirugarren laurdenean berpiztu ziren Eskoriatzako neskak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko api. 5a, 23:40
Hirugarren laurdenean egindako lanari esker eskuratu zuten zapatuan eskoriatzarrek garaipena (48-44). Etxekoek huts asko egin zituzten, batez ere taula azpian eta horri esker aurkariak errebotean nagusi izan ziren.

Fernando Rasoren neskek zonakako defentsarekin hasi zuten lehia. Hala, aurkariek ezin izan zuten barneratzeak egin eta kanpoko jaurtiketak egitera behartuta egon ziren. Donostiarrek hiruko jaurtiketak sartu zituzten eta horiek markagailuan aldea zabaltzeko aukera eman zien. Lehenengo zatia 19-27 amaitu zen donostiarren alde.
Aldagelatik bueltan ematen zuen donostiarrak partiduaz jabetuko zirela, baina etxekoak berpiztu egin ziren eta lehia aurrera ateratzeko modua izan zuten.

Taula azpian ondo

Etxekoek zonakako defentsarekin jarraitu zuten bigarren zatian; baina, gainera, taula azpiko lana ere ondo egin zuten.
Hirugarren laurdenean egindako 12-2ko partzialak berebiziko garrantzia izan zuen lehian. Hala, etxekoak 32-29 aurreratu ziren lehenengo aldiz. Azpimarratu behar da Yaiza Expositok egindako lana; hiruko saskiratze onak egin zituen. Gero donostiarrek 40-40 berdindu zuten lehia; baina, etxekoek ondo eutsi zuten eta 48-44 nagusitu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak