Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
GI-627 errepidean izan da istripua 8:00ak aldean, Mendigoia hotelaren parean. Hiru autok elkar jo dute Aretxabaletarako norabidean eta lagun bat arin zauritu da. Aretxabaletarako bidea itxita egon da, auto batek oztopatzen zuelako karrila. 9:30ak aldera zabaldu dute berriz bidea.