Laugarren aldiz
Laugarren aldiz antolatu dute postal lehiaketa Inkernuko kideek, eta arrakasta handia izan du aurten ere. Dagoeneko 45 postal jaso dituzte, eta oraindik aste bi geratzen dira bukatutzat emateko. "Australia, Venezuela eta Alaskatik bidalitakoak daude", adierazi du Iñaki Kortazar arduradunak. Hasieran, orijinaltasuna hartzen zuten kontuan, baina orain ez; bidaltzea da baldintza bakarra.
Zozketa egindakoan hautatutakoak afaria jasoko du saritzat, Gatzagako Gatzagain jatetxean, hain zuzen.