Hirugarren edizioa izan da aurtengoa, eta gaizki joan ez bada ere, aurreko urteetan arrakasta gehiago izan duela esan digu Mari Karmen Arrieta Euskara teknikariak: "Hasiera batean azoka plazan egitekoak ginen arren, unibertsitateko patioan egin dugu azkenean euri arriskuagatik, eta igarri da; plazan, askoz eskurago geratzen da. Edonola ere, pozik gaude jendeak liburu asko ekarri dituelako; badirudi ohitura sustraitzen ari dela herrian".