Nola aurkeztu proposamenak
Folio batean norberaren ustez proiektu, obra edo hobekuntza garrantzitsuenak labur azalduta.
Proposamenak modu anonimoan edo norberaren datuekin aurkez daitezke. Azken kasu horretan, udalak aukera izango luke proposamena egin duenarekin harremanetan jarri eta zalantzak argitzeko.
Non aurkeztu proposamenak
Proposamenak jasotzeko ontziak honako leku hauetan jarriko dira:
- Liburutegian
- Kiroldegian
- Udaletxean
Epea
Proposamenak egiteko azken eguna abenduaren 30a, martitzena izango da.