Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriko musika taldeei grabazioak egiteko diru laguntzak emateko oinarriak argitaratu ditu Eskoriatzako Udalak. Diru laguntza eskatzeko epea abenduaren 15ean amaituko da.
Emandako laguntzaren zenbatekoa grabazioa edo edizioaren kostearen erdia izango da; grabazio bakoitzeko, gehienez, 1.100 euro emango dira.
Oinarriek diote, gainera, Eskoriatzan bizi diren pertsonek osatutako taldeek izango dutela jasotzeko aukera, baldin eta taldeko partaideen erdia, gutxienez, eskoriatzarra bada.
Interesatuek Udalako erregistro nagusian edo web gunean eskuratu ahal izango dute eskaera-orria. Astelehenetik barikura bitartean, 10:00etatik 13:30era, aurkeztu ahal izango da toki berean, oinarrietan eskatzen den dokumentazioarekin batera.