Herriko ikastetxeetako umeei emango zaie Pirritx eta Porrotxen sarrera erosteko aukera

Mirian Biteri 2009ko ots. 2a, 13:54
Azaroan egin ohi den Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna klasiko bihurtu da. Baina, herriko ume asko pailazoak ikusi ahal izateko sarrera barik geratzen dira eta horri irtenbidea emateko, lehenengo, herriko ikastetxeetako haurrei emanaldi horretarako sarrera erosteko aukera ematea adostu dute antolatzaileek.

Luis Ezeiza ikastetxeko eta Arizmendiko Jose Arana guneko guraso elkarteak dira, Udalarekin batera, ikuskizun hori antolatzen dutenak.

Joan den azaroaren 29an, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek Piratak izeneko azken lana aurkeztu zuten Eskoriatzako kiroldegian. Guztira, 1.500 sarrera jarri zituzten salgai, bost euroren truke; eta ordu eta erdian guztiak saldu ziren herriko dendetan eta kiroldegian. Saltzaileek jakinarazi zutenez, erosleen artean inguruko herrietako jende asko zegoen.

Bada, egoera horri buelta emateko eta herriko ume txikiek sarrera lor dezaten, pailazoek hurrengo ikuskizuna aurkezten dutenean sarrera salmenta beste modu batean egitekotan geratu dira antolatzaileak. Esan bezala, lehenengo, herriko ikastetxeetako haurrei emango zaie emanaldi horretarako sarrera erosteko aukera eta ondoren, gelditzen diren sarrerak ohiko moduan jarriko dira salgai, erosi gura duten guztiendako.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak