Herriko ikasleek ingurumenaren gainean dituzten kezkak, alkateari

Iker Barandiaran 2007ko abe. 26a, 09:48
Joan den astean LMH 1etik DBHko 4. mailara arteko herriko ikasleak ordezkatzen dituzten 33 ume eta gaztetxo izan ziren Eskoriatzako udaleko osoko bilkura aretoan. Helburua zen Pedro Lasagabaster alkateari ingurumenarekin lotutako hainbat eskaera egitea.

Eskaerak berretsi

Azken urteotan, Luis Ezeizan eta Almenen Eskoletako Agenda 21 programa lantzen dihardute. Horregatik, lehenik eta behin, ikasleek berriro gogoratu zituzten maiatzean Udalari egindako eskaerak.
Hala nola, gaztetxoek Ibarraundi ondoko zuhaitzen desagerpenaren gaineko kezka, errekara jaisteko malda gehiagoren beharra, errekaren garbiketaren gaineko ardura, autoak garbitzeko leku aproposak egokitu beharra edota ur jauziak energia sortzeko baliatzeko aukera izan zituzten berbagai.  

Pedro Lasagabaster alkateak eskerrak eman zizkien gerturatutako ikasleei ingurumenaren gaineko ardura izateagatik, eta hainbat azalpen eman zituen. Zuhai-tzak berreskuratzeko asmoa dutela, eta erreka garbitzeko Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan daudela argitu zuen. Horrez gain, ondo hartu zuen ikasleek erreka garbitzeko auzolanak deitzeko proposamena. 

Bestalde, argitu zuen Aingeru Guardako gasolindegian autoak garbitzeko gune egokia dagoela, baina arazo batzuk medio aspaldian isurkiak ez direla kontrolatzen; eta hori ekidin behar dutela. Ur jauziei dagokionez, azaldu zuen Euskal Energia Erakundearekin gaia aztertzen dabiltzala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak