Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erreka garbitzen ibili dira Eskoriatzan. Herritar guztiei zabaldutako deialdia izan arren, eskolako gaztetxoak bakarrik agertu ziren plazara; 26 lagun guztira. Bi taldetan banatuta errekan gora eta behera ibili ziren zaborra batzen. Erreka garbitzea baino, guk botatzen dugun zaborra nora joaten den erakustea gura izan dute modu honetan. Denetariko materialak aurkitu zituzten: kartoiak, plastikoak, latak, metalezko objektuak eta baita bizikleta bat ere.