Gainera, Udaleko Gizarte Zerbitzuetako hainbat ordezkariren bisita izan zuen, eta horiek Gabonetako otar bat eraman zioten. Horrez gain, hainbat lagun eta senitartekoek ardoa oparitu zioten, Agirianok berak ardoak osasuna ematen diola esaten du-eta.
Bizkotxo-tarta ere eraman zituen, eta gogoz itzali zituen kandelak. Ez dakigu zer desio eskatu zuen.
Herriko nagusiena
Andres Agiriano Zubia Bolibar auzoko Karoi baserrian bizi da eta oso osasun ona dauka. Bera da herriko beteranoena. Udalerrian hiru lagun daude 100 urte baino gehiago dituztenak, eta 95 urtetik gorakoak aintzat hartzen baditugu, 11 dira adin hori gainditu dutenak.