Herriko 1.000 argazki baino gehiago ikusgai izango dira kultura etxean

Maider Arregi 2007ko eka. 29a, 13:58
XX. mende hasieratik 1980. urte arteko argazki gehiago batu gura dute bilduma handitzeko. Argazki guztiak ikusgai daude 'eskoriatza.net' webgunean eta kultura etxeko erakusketan.

Atzo ezkero, eguena, erakusketa bitxia ikusgai dago kultura etxean. Udalak herriko 1.000tik gora argazki zahar batu ditu azken urteotan, eta horiek erakusgai jarri ditu euskarri desberdinen bitartez.
Aretoetako baten argazki bilduma horren lagin bat dago ikusgai; 45 argazki aukeratu eta horiek zintzilikatu dituzte. Horietako batzuen protagonistak identifikatuta daude; beste batzuk, ez. Horrekin batera, areto berean bi ordenagailu daude erabilgarri, argazki bildumarekin egindako datu basea ikusi eta eskoriatzarrek informazioa batzeko. Horrez gain, ondoko areto baten ikus-entzunezko bat jarri dute argazki guztiak ikusi ahal izateko.

Antolatutako bilduma

Udalak urte asko darama argazkiak batzen. Aspaldi, argazkilari taldeak hainbat eman zizkion Udalari. Horren ostean, Udala argazki gehiago batzen aritu da, eta Leire Parra historialaria hori antolatzen ibili da. Hala, saiatu ziren argazkietako pertsonak identifikatzen eta argazki guztien jatorria eta data zehazten.   Argazki zaharrenak XX. mende hasierakoak dira, eta berrienak 70eko hamarkadakoak. Bestalde, argazki guztiak eta horien gaineko datu basea eskoriatza.net Udalaren webgunean daude. Edozeinek kontsulta ditzake argazkiak, eta, era berean, horien gainean lagungarri den informazioa badu, bertan jakinaraz dezake.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak