Herriaren gaineko argazki zaharren erakusketa ikusgai 'eskoriatza.net'-en

Iker Barandiaran 2007ko ira. 20a, 20:55
Dagoeneko 1.119 argazki dituzte, eta herritarren laguntzarekin informazioa osatzen dabiltza. Udalaren asmoa da liburu horietako batzuekin liburu bat kaleratzea.

Aspalditik Udaleko Kultura Saila egiten dabilen lana fruituak ematen hasi da. Dagoeneko sarean dago Eskoriatza iruditan izeneko argazki bilduma.

Orain dela 20 bat urte herriko argazkilari talde bat hasi zen herriaren gaineko argazki zaharrak batzen, eta gerora Udalak eskuratu zituen. Argazki horiei dagokien erabilera emateko asmoz, 2003an Udalak beka bat deitu zuen. Hala, Leire Parra historialariak irudiak artxibatu eta dokumentazio lana egin zuen.

Artxiboa osatu
Horren ostean, iaz, Udaleko Kultura Saila Parrak egindako artxiboa osatzen hasi zen. Herritarrei laguntza eskatu, eta hainbat argazkien gaineko informazioa batu zuen; baita argazki gehiago lortu ere.
"Herritarren esku-hartzea oso garrantzitsua izan da, ezinbestekoa", azaldu zigun Udaleko Kultura teknikari Arantza Unzuetak. Hain zuzen ere, herritarrei esker jakin dute argazkietako asko noiz eginda dauden eta zeintzuk diren irudi horien protagonistak.
Oso lagungarria izan zen, baita ere, San Pedrotan Kultura Sailak jarri zuen erakusketa eta diaporama. Argazki guztiak erakusgai jarri zituzten, eta herritarrak gonbidatu zituzten irudiak identifikatzera eta informazio zabalagoa ematera.

1.119 argazki honezkero
Informazio osagarri horrekin, eskoriatza.net webgunean argazki guztiak ikusgai jarri dituzte oso modu txukun eta antolatuan eta bakoitzari fitxa bana gehitu diote. Modu horretan, interesa duenak argazkiak urteka edo gaika aurki ditzake.
Hala ere, oraindik aukera dago argazki gehiago eramateko. Baldintza bakarra da 80ko hamarkada baino zaharragoak izatea. Eta Udalaren asmoa da argazkiez osatutako liburua egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak