Arbolak eta bestelako landareak mozten hasi dira dagoeneko eta hesiak ipini dituzte obrak blindatzeko asmoz. AHT Gelditu Elkarlaneko Mila Elortzak zera adierazi du: "Ez gara gora begira geratuko nahiz eta mugimendu hauek uda inguruan egiten dituzten, herritarren erantzuna ahalik eta txikiena izateko helburuarekin".
Marin auzoan ez ezik, hango auzotar batek esan digunez, Mazmela eta Zarimutz auzoetan ere hainbat garbiketa lan egin dituzte jadanik. Aramaiora doan tartean ere lanetan dabiltza.