Zapatuan izango da egun handia. 12:00etan txupinazoa egingo dute, eta 14:30ean, Mexiko jakiekin egindako bazkaria plazan –txartelak 15 euro–. Bazkalostea artista ezberdinen bidez animatuko dute. 18:00etan Eta nik sagar daramat nire baitan kale ikuskizuna egingo da. Amaitzeko, zuzeneko musika izango da Herriko plazan, mariatxi talde batek eta beste talde sorpresa batek joko dute.