Goxotasuna eta intentsitateak bat egin zuten Inkernun

Maider Arregi 2009ko mar. 15a, 12:00
Inkernu taberna bete egin zen barikuan. The Wet Bandek, zaleen eta taldearen artean feedbacka izatea lortu zuen. Mutrikuarrek badakite publikoa nola poltsikoratu euren rock doinuekin eta barikuko emanaldian argi geratu zen. Abesti itsaskorrak, eta Ainara abeslariaren ahots goxoak bat baino gehiago aho zabalik utzi zuen.


Endika, The Wet Bandeko gitarra jotzaileak adierazi zigun taldea gustura geratu zela emandako zuzenekoarekin. "Giroa berotzea lortu genuen eta taberna bete egin zen. Bisak ere eskaini genituen eta amaieran jendeak beste bat eskatu zigun; benetan gustura sentitu ginen egindako lanarekin".
Taldea une honetan abestiak egiten ari da eta Eskoriatzan Danbaka lehiaketan abestu zituzten abestiez gain, kanta berriak entzuteko aukera ere izan zen. Taldeak, zuzenekoetan bertsioak ere eskaintzen ditu eta zaleek gozatu ederra hartu zuten, besteak beste, AC/DC taldearen You Shook Me All Night Long, Led Zeppelin taldearen You Shook Me, The Cranberriesen Zombie edota James Brown handiaren I Feel Good abestiekin. Publikoak koroekin eta txaloekin lagundu zieten gainera. "Jendeak harrera bikaina egin zigun eta soinua ere oso ona izatea lortu zela esan ziguten. Soinu teknikariak lan bikaina egin du".
Une honetan lokalean abesti berriak egiten eta ideiak berriak sortzen ari dira. Gainera, kontzertuak eten gabe ematen ari da taldea. "Aste berean bi kontzertu jarraian eman ditugu. Bilboko Fnac-en jo genuen eta ondoren Eskoriatzan izan gara. Esperientzia oso polita izan dugu". Danbaka amaituta, jendeak taldearekiko dituen erreferentziak eta kritikak positiboak direla adierazi digu. Zuzeneko politak dituzte eta jendeak asko eskertzen duela nabarmendu du Endikak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak