Gose greba HUHEZIn, Iban Etxebarriaren kontrako epaiketa salatzeko

Julen Iriondo 2009ko urr. 13a, 16:21
Itxialdia eta gose greba hasi dituzte Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako fakultatean, HUHEZIn, bertako ikasle izandako Iban Etxebarriaren aurkako epaiketa salatzeko.

Etxebarria markinarra da, eta iazko urtarrilean atxilotu zuten bizkaiko Lea-Artibai bailarako beste zazpi gazterekin batera. SEGIko kide izatea egotzita epaituko dituzte Espainiako Entzutegi Nazionalean, gaur hasita. SEGIko kideak ETAko kide ere badirela argudiatuta, zortzi urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskaltzak gazteondako. Hauetatik sei kartzelan daude atxilotu zituztenetik, tartean Iban Etxebarria, Ezkerra ezizenez, eta HUHEZIko ikasle izandakoa.


Gaur hasita eta epaiketak dirauen artean 15 ikasle inguruk gose greba egingo dute Eskoriatzan, eta 25-batek-edo itxialdia fakultateko areto nagusian. Honez gain, bihar hasi eta egubakoitzera bitartean mobilizazioak egingo dituzte, 11:00etan eta 15:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak