Prestakuntza ikastaroa landu behar dute, elkarlana eta gizarte partaidetza oinarri hartuta. Elkarhezitzen elkarteak abiarazi du ekimena. Eta bihar, zapatua izango dute aurrenengo eskola. Patxi Zabalo, EHUko ekonomiako irakaslea etorriko da berba egitera. 09:30etik 14:00ak arte, Ibarraundi Museoan. Prestakuntza ikastaro horren gaineko xehetasun guztiak eman ditu Maitane Igartuak, Elkarhezitzen elkarteko ordezkariak, Arrasate Irratian. Segidan entzungai: