Gizonezkoaren gorpua 15:00ak aldera aurkitu zuten atzo, Santana auzoko etxebizitza batean. Hildakoaren bizilagunak adierazi duenez, aurreko gauean, kolpeak entzun zituen goiko pisuan eta atzo goizean horren berri eman zion etxebizitza horretako jabeari.
Handik gutxira, alokairuan bizi zen gizonezkoaren hilotza aurkitu zuen jabeak bertan. 45 urte inguru zituen gizonak eta Bergarakoa zen arren, hamar hilabete zeramatzan Eskoriatzan bizitzen.
Ertzaintza heriotzaren zergatia aztertzen ari da eta datozen orduetan autopsia egingo diote.