Giza baloreen gaineko ipuin kontaketa dago hilaren 26an

Mirian Biteri 2009ko ots. 18a, 18:23
Hilero moduan, datorren eguenean, hilak 26, ipuin kontaketa egongo da udal liburutegian. Lau urtetik gorakoendako emanaldia izango da oraingoa. Vanesa Gonzalez Moya kontalari arrasatearrak etxeko txikienak ipuinen mundu magikoan murgilduko ditu, 18:00etan. Betiko moduan, horretarako sarrera librea izango da.

Ipuin kontalari Vanesa Gonzalezek jakinarazi digu lehenengo aldia dela Eskoriatzako liburutegira joaten dela eta gutxienez bi ipuin kontatuko dituela: "Umeek duten jarreraren arabera, gehiago izan daitezke".

Datozen egunotan Aratusteak izango direla kontuan hartuta, horietako bat gai horrekin lotuta joango dela azaldu digu. Bestean, berriz, giza baloreei emango die lehentasuna: "Adiskidetasuna bezalako giza baloreari garrantzi handia ematen diot eta hori umeei barneratzen saiatzen naiz".

15-20 minutuko ipuinak

Ipuin bakoitzak, normalean, hamabost eta hogei minutu artean irauten duela dio. Horren harira, azaldu du hasieran sarreratxoa egiten duela eta ondoren, haurrek parte hartzen saiatzen dela: "Entzule moduan bakarrik aritu beharrean, parte hartzera animatzen ditut; modu horretan, samurragoa da eta euren arreta mantentzea".

Vanesa Gonzalezek ipuin kontalari moduan eskarmentu handia du; hamabost bat urte daramatza mundu horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak