Mendi tontorrera iristean, batzuek meza entzuten zuten bitartean, besteek hamarretako gozoa dastatu zuten; bokata ederra Errioxako ardoaz edo sagardoaz lagunduta. Etxeko txikienek, bitartean, nahiago izan zuten ondoan zeuden kobazulo txikian bueltaka ibiltzea edo zaldi eta asto gainean igotzea. Jarraian, musikaren txanda iritsi zen. Aurten, Jainaga eta Narbaiza bikotea arduratu zen giroa alaitzeaz. Lortu zuten gura zutena. Bakar batzuk dantza egitera animatu ziren-eta.
13:00etan gehienak behera
Goiza Atxorrotzen pasa ostean, 13:00ak inguruan, herrira bueltatzen hasi ziren familia gehienak. Koadrila batzuk, baina, han bazkaldu zuten. Lehenago edo beranduago, baina, kontua da 18:30era herriko plazan egon beharra zegoela, herritarrek egindako tortillak jateko eta txistularien erromerian parte hartzeko.
Argazkiak
Eskoriatzako udaleko Flickr kontuan dituzue atzoko argazkiak.